XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestalde, tenperatura altuek sorterazitako mikrouhinen intentsitateak handiagotu egin behar du uhin-luzera handitzen den neurrian.

Aipatu nebulosaren kasuan ez da hori gertatzen.

Arazo honen ebazpide izan litekeena fisika nuklearraren arloan egindako aurkikuntza batzuetatik sortu zen.

Higitzen ari den gorputz bat abiaduraz edo norabidez aldatzeko, energia eman behar zaio nahitaez eta horri erantzunez gorputzak energiaren zati bat igor dezake kanporantz.

Sinkrotroietan bereziki aztertu zen efektu bat da.

Tresna hauek, eremu magnetiko bortitzak erabiliz, elektroiak zirkulutan biratzera behartzen dituzte etengabeko energi horniketaren bidez.

Elektroiek, beren aldetik, sinkrotroi erradiazioa igortzen dute, erradiazio honen uhin-luzera eta intentsitatea beren edukin energetikoaren menpean daudelarik.

1953.ean Josif Samuilovitx Shklovski (1916) astronomo sobietarrak ondoko ideia proposatu zuen: Karramarroaren nebulosak eremu magnetiko bortitza izan zitekeen, zeinaren indar-lerroek elektroiak kiribilean biratzera behartzen bait zituzten.

Prozesu honetan elektroiek sinkrotroi erradiazioa igortzen zuten, honen barruan bai argi ikuskorra bai mikrouhinak zeudelarik.

Hipotesi hau egia dela suposatuz, igorritako uhin-formak eremu magnetikoaren indar-lerroek, zeintzuk espazioan posizio tinko batez orientaturik bait daude, bideratuak edo gidatuak izango lirateke.

Horren ondorioz uhin-formak, beren aldetik plano finko batez higituko lirateke eta, horrela, Karramarroaren nebulosak polarizatuta egoteko propietatea izango luke.

Ezin errazagoa da astronomoentzat argia polarizatuta dagoen ala ez egiaztatzea.

V. A. Donbrovski astronomo sobietarra izan zen aipatu nebulosaren argiak, benetan, propietate hori zeukala frogatu zuen lehena.

Beste astronomo batzuk ere ados agertu ziren luzaro gabe.

Argi polarizatuaz espero daitekeenarekin zeharo ados egonik, norabide konkretuan orientaturiko Polaroid iragazkien bitartez Karramarroaren nebulosari egindako argazkiek beti norabide honekiko elkartzut diren lerro zuzenen multzo bat erakusten dute.